Enpresentzako eta gazte langabeentzako dirulaguntzak, Arrasateko Udalaren eskutik

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 11a, 10:20

Arrasateko udalak enplegurako dirulaguntza programaren berri eman du. Programa horren barruan, bi dirulaguntza emango ditu udalak, bata, herriko 25 urtetik gorako langabeentzako eta bestea, Arrasaten sortzen diren enpresa jarduera berrientzako.

Enpresa berrientzako dirulaguntza

Dirulaguntza hau honako hauei zuzenduta dago: legez eratutako enpresa berriei, edozein sektoretakoak, lantokia Arrasaten dutenak, hamabost langile baino gutxiagokoak, laguntza programa honek ezarritako baldintzak betetzen dituenak, eta enplegu egonkor bat edo gehiago sortzen dutenak. Gainera, enplegu egonkortzat hartuko da enpresaren titular bati dagokiona, edota lan kontratazio mugagabeari eta egun osokoari lotutako langile bati dagokiona. Hala, dirulaguntza hau eskatzeko azken eguna 2019ko abenduaren 31a izango da.

25 urtetik gorako langabeentzako dirulaguntza

Dirulaguntza honen helburua da, lanik ez duten herritarrek langabezian dauden bitartean, lanbide heziketako ikasketak egitea. Laguntza hau eskatzeko, inprimakia bete behar da eta BAZ  bulegoan entregatu, horretarako azken eguna abenduaren 31a izango delarik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak