Ideia zaparrada 'EkainArrasaten' dinamikaren lehen batzarrean

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 11a, 10:40

50 lagun inguru batu ziren atzo Kulturaten.

11/13 auziari ikusgarritasuna emateko ideiak landu zituzten atzo batzarrean; hainbaten artean 2019ko LKRTSN egunak –irailaren 21ean egingo denak– bertan fokua jartzea proposatu zuten. Auziaren kostua finantzatzeko laguntzak babesa emateko www.11-13makroepaiketa.eus webgunean aukera dagoela ere gogoratu dute.

Ekain Zubizarreta eta beste 46 lagunen aurkako epaiketa irailaren 16an hasiko da, eta azaroaren 18ra arte luzatu daitekeela aurreikusten dute. Maila nazionalean 8.200 sinadura batu dituzte, eta irailaren 14an manifestazio nazionala iragarri dute –Arrasatetik autobusak jarriko dira–. Horrez gain, auzipetuen jatorrizko herrietan plataformak antolatzen dabiltza –2.000 lagunetik gora hartu dute parte– atxikimenduak eta babes ekonomikoa lortze aldera, eta asteazkenean horietako lehena egin zuten Arrasaten.

Ekain Zubizarreta, Illart Azkarateren alboan, hitza hartu aurretik. 

 

"Atzokoa ideia zaparrada bat izan zen; bai gaiari buruzko atxikimenduak nola lortu ikusteko, baita gaiari ikusgarritasuna emateko, eta baita babes ekonomikoa lortzeko" azaldu du Eneko Barberenak. "Udara begira argazki lehiaketa bat egitea, Aurtengo LKRTSN eguna honekin karakterizatzea, uztaileko auzo-jaietan gaiari ikusgarritasuna ematea izan ziren ideietako batzuk".

Uztailaren 23an beste bilera bat egingo dute –18:00etan Kulturaten–, aipatutako ideiak lan-taldeka jorratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak