Hastear dauden Araba Etorbideko lanen harira, alkatearen oharra

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 9a, 11:55
Maria Ubarretxena eta Hirigintza eta Mugikortasun zinegotzi Ibon Arrupe, Araba Etorbideko lanak azaltzeko prentsa agerraldian.

Lanek sortuko dituzten "deserosotasunen" aurrean, "aldez aurretik ulermena izatea" eskatu die Maria Ubarretxenak bertako bizilagunei. Ez dute aurreikusten kale horretako trafikoa guztiz etetea, baina "zenbait momentuan trafikoa desbideratzea", bai. Horrez gain, lanek iraun artean ezin izango da Araba Etorbidean aparkatu. 

Hona hemen alkatearen oharra, bere osotasunean:

"Araba etorbide berritzeko lanak hastera doaz. Hori dela eta, zenbait deserosotasun sortuko dira obrak dirauten bitartean.

Ez da aurreikusten kale horretan trafikoa etetea. Bai ordea obrak irauten duen zenbait momentutan zenbait desbideraketa.

Oinezkoen mugimenduak eta merkataritza lokaletako sarrera-irteerak bermatuta egongo dira uneoro.

Obrak direla eta ezingo da Araba Etorbidean aparkatu aparkaleku berriak prest egon arte..

Aurreko guztia dela eta, ahalik eta deserosotasun gutxien sortzen saiatuko gara eta aldez aurretik zuen ulermena eskertzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak