"Zoritxarrez, azken 9 urteetan, bai padelean baita tenisean ere, gure monitore izandako Juan Carlos Moro gasteiztarra agurtu genuen, datorren urtean beste kirol proiektu baten hasiko baita Gasteizen. AKE familiaren partetik, urte hauetan egindako lana eskertu nahi diogu eta aurrerantzeko proiektuan ere onena opa diogu Juan Carlosi. Bestalde, eta datorren ikasturtera begira, Aitor Magallanes izango da gure monitore berria. Indartsu eta gogo handiz dator Aitor gaztea Juan Carlosen lekua betetzera. Gogoratu gure ateak edonorentzat zabalik daudela tenisean, padelean edo squashean egiteko" azaldu dute AKE elkartekoek.