SSI enpresa Bilbon errotuta dago, eta 32 urteko esperientzia du etxez-etxeko laguntzaren alorrean. Printzipalki Bizkaiko udalerrietan aritu izan dira –Etxebarri, Muskiz, Uribe Kostako Mankomunitatea, Amorebieta edo Zierbena–, baina azken urteetan Gipuzkoan lanean ere izan dira: 2014tik Donostian, eta 2018tik Lasarte-Orian eta Arrasaten.
