Arrasate Saria txirrindularitza lasterketan Oier Muñiz nagusitu da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 7a, 19:31

Arrasate Sariaren laugarren edizioa jokatu da, gaur, eta Oier Muñiz –Punta Galea– txirrindularia izan da garaile. Bigarrena, Eneko Arrospide –Limousin– eta, hirugarrena, Aitor Agirre –Viveras–. Bailarako klub guztietako ordezkariek hartu dute parte, eta herritar azkarrena Jon Otxoa izan da. Mendiko saria, berriz, Ander Altunak irabazi du, eta taldeko saria, Punta Galearentzat izan da. Emakumezko bakarra izan da proban, Ekhiñe Rivas, eta lan ona eginda "pozik" agertu da egindakoarekin.

Lehenengo kilometroetan Zubillagatik eta Eskoriatzako Aingeru Guardatik itzulia egin eta gero ziklistek Arrasaterako bidea hartu dute. Handik  Aramaiorantz joan dira –Olandixoko tuneletik–, eta Azkoagain auzora joan ostean, Untzillan, Suñarako bidea hartu eta, kontuz egin beharreko jaitsiera izan dute, Gesalibartik Arrasatera joanda Garibaien amaitu da lasterketa.

Hainbat eroriko ere izan dira Untzilako jaitsieran, baina antolatzaileek adierazi dute ez dela ezer larririk gertatu.

Antolatzaileak "pozik"

Dorletako ama Txirrindulari Elkarteko Ander Elortondo kideak adierazi duenez, "dena ondo joan da. Txirrindulariak pozik daude, eta erorketak izan dira, baina ez da ezer larririk gertatu. Aurten ibilbide berria zen, segurtasun betebehar berriengatik, eta ematen duenez, jendeak ondo hartu du bide berria. Arrasateko Motorzaleak, zikloturistak, UDAko kideak Aretxabaletan, Eskoriatzako boluntario taldekoak… laguntzen izan dira eta beraiei eskertu beharrean gaude. Horrelako ikuskizun polita egiteko jende asko behar da bidea zaintzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak