Egun berezia eta emozioz betea izaten da San Fermin bezperako hau Arrasateko gaiteroentzat. Duela 40 urte ingurutik, Iruñeko Udal Plaza eta kaleak musikaz betetzen dituzten talde horietako bat baita Arrasatekoa. Gaur ere, ez dute hutsik egin. Txupinazoan parte hartu dute, eta Euskal Herritik joandako beste ehunka musikarirekin batera, jaiei hasiera ematen lagundu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.