Domekan, Basket Beats Borders-eko jokalariak izango dira Arrasaten

Maialen Regueiro 2019ko uztailaren 4a

Uztailaren 7an, domekan, Arrasateko Musakola kiroldegian izango dira Basket Beat Boders-eko neskak. Izan ere, Ointxeko jokalariekin entrenamendu saio bat egingo dute, Iñaki Ruiz de Ogarak gidatuta.

Ekimen honen ardatza Real Palestine Youth taldea da. Izan ere, talde hau Shatilako errefuxiatu esparruan sortua izan zen, 15 eta 20 urteko neskak osatzen dutelarik taldea. Hala, Basket Beat Borders ekimena Erroman eta Beiruten egin da aurrez eta aurten, Gasteizek hartu du ekimen hau egiteko ardura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak