600 stand
Aluminium azokak 600 stand izango dituela aurreikusten da, 25.000 bisitari espero direlarik. Standetako batean, aluminiorako hornitutako azken ekipamendu batzuk ezagutzeko aukera izango da. Fagor Arrasatek, "I+G+Bn inbertsio handia egin du aluminioa bezalako material arinekiko" eta horregatik, "metal honekin lan egiteko prozesu eta ekipo optimizatuak" garatu ditu. Berrikuntza horietako batzuk, 1J05/Hall W1 standean izango dira ikusgai, hain zuzen ere.
Fagor Arrasateren presentzia Txinan
Iaz, 10.urteurrena ospatu zuen Fagor Arrasatek Kunshanen duen lantegiak. Horrez gain, Shangai zein Pekinen bulego komertzialak ditu. Duela gutxi, gainera, Txinako ekoizlerik handienetako batentzat, zeharkako ebaketa lerro bat entregatu du aeronautika eta automobilgintza industriarako dena.