Bihar da munduko arrozen festan izena emateko azken eguna

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 4a, 09:51

Uztailaren 13an, izango da munduko arrozen festa Arrasaten, eta dagoeneko izen-ematea zabalik dago, horretarako azken eguna bihar izango delarik.

Bizikidetzaren aldeko jaia

Uztailaren 13an, Arrasateko Seber Altube plazan izango da, jatorri ezberdinetatik etorritakoen bizikidetzaren aldeko jaia. Festa horretan gainera,  gastronomia ezagutzeko aukera izango da. Festa honetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago eta bihar, izango da izena emateko azken eguna. Horretarako, antolatzaileek bi modu jarri dituzte: https://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/izen-ematea/munduko-arrozak inkesta beteta edota 943 79 83 70 telefonora deituta.

Ekimen honek hainbat helburu ditu, Arrasaten bizi diren biztanleen jatorrizko kultura ezagutzea, herrialde ezberdinetako kulturak erakusgarri izatea eta gizartean parte hartzea, elkarrekiko harremanak eta integrazioa sustatzea. Helburu horiek betetzeko, espazioak elkarbanatzea, bizikidetza bultzatzea eta kultur aniztasunaren aberastasunaz gozatzea beharrezkoa da.

Arroza

Jai honen sinboloa arroza da, kultura guztiak batzen dituen elementu komuna delako. Modu horretan, ekimen honen antolatzaileek sutegiak jarriko dituzte eta izena ematerakoan, talde bakoitzak sutegi bakarra edo bikoitza beharko dituen adieraztea ezinbestekoa izango da. Egunean bertan, hilaren 13an alegia, talde bakoitzari 20 euro ordaindu beharko zaizkio eta janaria prestatzeko beharrezkoa den materiala eta osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak