Zaldibarko 24 orduko txapelketarekin batera emakumezkoei zuzendutako txapelketa paraleloa ere antolatuko dute: "baina horretarako jokalariak behar ditugu, horrenbestez, neskak animatu gura ditugu".
Taldeen osaketari dagokionez, kontutan izan behar da bost jokalarik eta atezainak jokatzen dutela, beraz komenigarria da gutxienez 9-10 jokalariko taldeak osatzea. Txapelketa zapatu goizean hasiko da eta egun osoan zehar egongo dira partiduak, finalak gauean jokatzen diren arte. Taldeen izen emate epea zabalik dago jada, eta Arrasateko Etxoste tabernan edo @zaldi24ordu Instagram kontuan egin daiteke. Aurten talde bakoitzeko 100€-koa izango da
izen-ematea, eta taldearen izena eta arduradun edo kapitainaren kontaktua jarri beharko da uztailaren 11 baino lehen.
Ordainketa ES32 3035 0202 73 2020042303 (Laboral Kutxa) kontu korrontean egin behar da, kontzeptuan Zaldibar eta taldearen izena jarriz, edo nahi izanez gero Etxoste tabernan.
Aurtengo berrikuntza nagusietako bat saritan banatuko den dirua da, izan ere, aurreko urteko sariak
bikoiztuko dituzte:
1. Saria: 800€ eta garaikurra
2. Saria: 400€ eta garaikurra
3. Saria: 100€ eta garaikurra