Uztailaren 10ean, 'EkainArrasaten' herri ekimena antolatzeko bilera

Xabi Gorostidi 2019ko uztailaren 3a

Ekain Zubizarreta.

11/13 auziaren harira 47 lagunen aurkako epaiketa hasiko du Audientzia Nazionalak, eta horien artean Ekain Zubizarreta dago. Hari babesa emateko EkainArrasaten dinamika martxan jarri nahi du herritar talde batek, eta hilaren 10ean batzar irekia antolatu dute –18:30ean, Kulturaten– ideiak eta ekarpenak batzen hasteko.

"Denon ekarpena beharrezkoa da, zure ideiak, zure sormena, zure baliabideak, zure eskuak, zure ahotsa, zure indarra, zure elkartasuna... Lan taldeak martxan jarri nahi ditugu" adierazi dute dinamikaren bultzatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak