'Motxila nomadak', abenturarako gertu

Xabi Gorostidi 2019ko uzt. 1a, 11:50
Motxila nomadak udaleko parte hartzaileak, Herriko Plazan, bidaia hasteko gogoz.

Batxilergoko ikasleentzat udalekurik ez dagoela ikusita, Motxila Nomadak izenekoa diseinatu dute Ttak! taldeak eta Txatxilipurdik elkarlanean. 20 gaztek hartuko dute parte–gehienak Arrasatekoak, baina baita Gasteizekoak, Zarautzekoak, Zeberiokoak eta Beasainekoak–, Arrasaten hasi eta Zumaia amaituko den udaleku ibiltarian. 

"Sekula ez da udaleku eskaintzarik egon Batxilergoko ikasleentzat. Eskaria jaso izan dugu, eta bagenuen gogoa behingoz eurentzako udaleku bat egin ahal izateko. Adin tarte interesgarria dela iruditzen zaigu, badutelako jada subjektu aktibo gisa aritzeko soberako esperientzia eta ekintzailetasun grin indartsu bat" adierazi du Txatxilipurdiko Iñaki Telleriak. 

Hona hemen udaleku ibiltariak jarraituko duen bidea, eta egingo dituen geldialdiak:

"Geure nahietatik abiatuta sortatuko udalekua da. Deialdia Euskal Herriko beste toki batzuetara zabaldu dugu, eta Gasteizko, Zarautzeko, Zeberioko eta Beasaineko lagunak ere batu zaizkigu. Zazpi egunez alderik alde mugitzen arituko gara. Baina ez bakarrik ibiltzen, tokian tokiko proiektu kulturalak ere ezagutuko ditugu: Bergarako gaztetxea, Bergarako Martxanterak talde feminista, Azkoitiko Bizilore Eskola Alternatiboa eta Txakur Gorri kolektiboa... eta inprobisaziorako tartea ere izango dugu" azaldu du abenturan parte hartuko duen gazteetako batek.

Herriko Plazan furgoneta goraino beteta, abenturari ekin aurretik.

Horrez gain ekintza ludikoak ere egingo dituzte, hala nola, sexualitate gaubelak, sormen tailerrak, gonbidatu bereziak, edo jolas-dinamikak, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak