Arrasate Musikal Big Band taldearen ardura izan da aurtengo Udazabal estreinatzea, kultur ekimen horretako lehenengo hitzordua izan zelako atzokoa. Eta, egun osoko tenperatura altuen ostean, Big Bandekoek freskotasuna eraman zuten Monterronera. Aurreikusi moduan estilo askotariko piezak jo zituzten, eta baita abestu ere. Blues, jazz, latin, bossa, funk eta rock esti-loak, besteak beste.