Sanjuanetako argazkien sari banaketa igandean

Amaia Zabala 2019ko ekainaren 28a

Iazko lehiaketan 3.saria lortu zuen argazkia.

Artgazki elkarteak antolatutako Sanjuanetako V. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egingo dute domekan, ekainak 30, Arrasateko Kajoi tabernan 19:00etan. Lau argazki sarituko dituzte: 1. saria –300 euro eta trofeoa–, 2. saria –150 euro eta trofeoa–, 3. saria –100 euro eta trofeoa– eta argazki originalena –100 euro eta trofeoa–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak