Arrasate Musikal Big Band-en emanaldia gaur Monterronen

Amaia Zabala 2019ko eka. 28a, 12:31

Urtero legez, uda honetarako ere egitarau zabala antolatu du Arrasteko Udalak Udazabal programaren barruan. Egitarauari gaur emango zaio hasiera, Arrasate Musikal Big Band taldearen emanaldiarekin. Lehen ikuskizun hau Monterron parkean izango da, 22:30ean.

Arrasate Musikal Big Band Talde hau 2000. urtean Jose Ra-mon Elkorok jarri zuen martxan eta egun, Zigor Martinez bergararra da zuzendaria.

Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasle eta irakasleak dira. 23 lagunek osatzen dute taldea eta musikariak Arrasate eta inguruko herrietakoak dira.Gainera, denetariko instrumentuak entzuteko aukera izango da gaur gaueko kontzertuan, lau tronboi, lau tronpeta, bost saxo, pianoa, gitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen baititu.

Errepertorioari dagokionez ere, oso zabala da, blues, jazz, latin, bossa, funk eta rock esti-loak lantzen baititu, besteak beste.

Hiru disko eta hainbat kontzertu

Taldeak hiru disko grabatu ditu dagoeneko; lehena Elgetako Espaloian 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena Kafe Antzokianzuzenean emandako kontzertuan. Kontzertuei dagokienez ere ibilbide luzea dute, Euskal Herri osoan zehar emanak baitituzte: Arrasaten, Gasteizen, Bergaran, Elgetan, Vianan, Durangon, Ga-tzagan, Donostian eta Amurrion, hain zuzen. Estatuari dagokionez, berriz, Errioxan eta Katalunian eman dituzte kontzertuak eta nazioartean, Munichen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak