Josu Arizmendiarrieta, datorren denboraldirako lehen fitxaketa

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 28a, 10:56

Arrasatearra da, aurrelaria, baina 15 urtez aritu izan da UDAn. Dio azken bi urteetan ez duela futbolaz "batere disfrutatu", eta orain, "gogoz" hartu du etxean jokatzeko aukera. "Orain arte aurkari izan direnak taldekide izango dira aurrerantzean", dio.

Mondrak dagoeneko egin du datorren denboraldira begirako lehen fitxaketa: Josu Arizmendiarrieta arrasatearra (1993). Txiki-txikitatik UDAn aritu izan da, baina azpimarratu du azken bi urteetan ez duela futbolaz "batere disfrutatu".

Hori dela eta, "aire aldaketa" behar zuen, eta etxera itzultzeko aukera suertatu zaio. "Mondrako zuzendaritzan familiar bat daukat, eta kuadrillako bi ere badaude lehen taldean. Eurek animatu naute", azaldu du. Taldera ondo egokituko dela uste du. "Izan ere, gehienak ezagutzen ditut. Orain arte aurkari izan direnak taldekide izango dira aurrerantzean", dio.

Entrenatzailea, gustura

Jorge Davila entrenatzaileak begi onez ikusten du taldearen fitxaketa berria. Izan ere, profil honetako jokalari baten bila zebilen kluba. "Kategoria honetarako aurrelari egokia da, langilea eta goleatzailea. Golak sartzeaz gain, lana eta gogoa jartzen badu, daukan guztia ematen badu, gu pozik".

Udako campusa

Bestalde, astelehenean hasi eta lau astez udako campusa egingo du Mondrak Mojategin. Izena emateko, mondrafutboleskola@gmail.com helbidera idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak