2019/07/20 22:30

Musika

'The Allnighters' taldearen kontzertua

'The Allnighters' taldearen kontzertua
Herriko Plaza, Arrasate

Rhythm and Blues deitu obsesioak jota daude bost lagunen historia da honakoa. Gasteizen kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. urteetan musika beltzari dagokionez. Hamar urtez lanean etengabe eman eta gero, Estatuan eta Europako hainbat herrialdetan 300dik gora emanaldi eskaini eta 3 LP eta hainbat single eta bilduma plazaratu ostean, desegin egin zen
taldea 1998an. 2013ko martxoan agertokietara azaldu ziren berriz ere plazer hutsez, inolako presiorik gabe, taldea
desegin zenetik joandako denbora tarte horretan ez baitzuten amaierarik izan lehengo zaleek egindako deiek, ez eta taldearen lanaren berri izan zuten musikazale berrien deiek ere, azken horiek ordurako ezin zuzenean ikus baitzezaketen taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak