Arrasate eta Elorrioko Udalek San Inazio eguna ospatu izan dute elkarlanean. Azken urtetan, geroz eta arrakasta gutxiago izan du herritarren aldetik, uztailaren 31a oporren atariko eguna izaten delako. Iaz, uztaileko bigarren asteburuan egin zen ospakizuna jende erakartzeko, baina iazkoak izandako erantzuna ikusi ostean, aurten bi udalek ospakizunik ez antolatzea erabaki dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.