Dantzariak eta buruhandiak
Ikasleek bete dute Monterron parkeko agertokia, baina horiez gain egon dira beste hainbat protagonista. Izan ere, Arrasateko dantzariek zein buruhandiek, besteak beste, parte hartu dute arratsaldeko emanaldian. Horrez gain, hainbat abesti eskaintzeko beraien egileak izan dira agertoki gainean, esate baterako, Zuni kantuaren egile Kristina Solano.