Senideendako gertatutako emanaldiarekin agur ikasturteari

Mirari Altube Arrese 2019ko eka. 22a, 10:55

Arrasate Musikaleko ikasleek urtean ikasitakoaren berri eman zieten senideei eta lagunei, atzo Amaia antzokian. Taldetan elkartuta, mimo handiz gertatutako abestiak eskaini dizkiete gerturatutakoei.

Musika tailerra

Gaztetxoenek Karmele Irazabal arduradunaren aginduetara egin zuten dantzan.

Soka talde txikia

Eli Auzmendi zuzendariaren esanetara jardun zuten biolin-joleek eta biola-joleek, Marta Izagirre irakasleak lagun eginda pianoarekin.

Combo taldea

Jon Prietok gidatuta abesti ezagunak eskaini zituzten Combo taldekoek.

 Soka taldea eta Combo taldea

Junior's taldea

Pasenger taldearen Let her go abestia eskaini zuten, zuzendaria Arantzazu Idigoras izanik.

Senior's taldea

David Garret biolin-jolearen Lo ti penso, amore kantua abestu zuten, Arantzazu Idigorasek zuzenduta.

Ballet taldea

Jana Fuente arduradunaren aginduetara bi dantza eskaini zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak