Iturripeko hockey saioek zabalik dituzte ateak

Xabier Urtzelai 2019ko ekainaren 20a

Burdinola taldeko kideek egubakoitzero egiten dute hockey saioa Iturripen (17:30-19:00) eta aurreratu dute saio horietako ateak zabalik daudela:

"Poliki-poliki umeak hasi dira etortzen, eta datorren ikasturtera begira taldetxo polita egongo da Arrasaten", adierazi du Agustin Oyangurenek. Honekin batera, aurten Maddi Delgado Estrella arrasatearrak Euskadiko bi kopa irabazi ditu lerroko hockeyan Burdinola Irristaketarekin, bat emakumezko senior mailan eta bestea alebin mistoa –13-14 urte– kategorian. Gaztetxo arrasatearrendako Maddi erreferente bilakatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak