
Errepide izkinetako belarra mozten dihardute eta horrek auto-ilara luzeak sortu ditu Elorregi eta Arrasate artean. Errepidearen alde bat moztuta dago eta ibilgailuei txandakako bidea ematen ari dira langileak. Askorentzat lanera joateko ordua izanik ilara luzeak sortu dira, batez ere Bergara eta Arrasate artean. Aurreko bi egunetan ere Bergarako errepidean izan dituzte auto ilarak arrazoi berdinagatik.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.