Gipuzkoa Talent estrategia jarri du abian legealdi honetan Foru Aldundiak. Bada, estrategia horren barruan antolatutako jardunaldia izan da gaur Garaian egin dutena.
Izan ere, lurraldeko enpresa askoren kezka da "nola erakarri eta nola txertatu talentua enpresan bertan", azaldu du Aldundiko ekonomia sustapeneko zuzendari Garikoitz Agotek.
Gipuzkoako 10 enpresa
Gipuzkoako 10 enpresak parte hartu dute talentuaren inguruko jardunaldian. "Goi mailako talentua erakartzerako garaian ondo posizionatzea bilatzen du jardunaldiak", gaineratu du Agotek.
'Employer branding' deritzona
Jardunaldia gidatu dute ESE-ko Mathieu Carenzo eta Marie Eouzan coach-ek. Carenzo eta Eouzan adituak dira employer branding deritzonean –enpresaren markaren indartzea talentua erakartzeko–.