Istar Dapenak Gipuzkoako marka berria ezarri du 5,40 metroko saltoa gaindituta

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko eka. 16a, 11:11
Istar Dapena pertika jauzilari arrasatearra.

Arrasateko pertika jauzilariak Sorian jokatutako taldekako gizonezkoen Espainiako txapelketan lortu du marka berria, atzo. Denboraldiko helburuetako bat zen 5,40-5,50 marka egitea.

Pozik egoteko moduan da Istar Dapena perika jauzilari arrasatearra. Denboraldiko helburuen artean zuen 5,40-5,50 marka egitea, eta atzo lortu zuen Sorian egindako txapelketan. Hala, Gipuzkoako marka ondu du beste behin.

Gogoratu behar da berak zuela aurreko marka; izan ere, azaroan jaso zuen Gipuzkoako Atletismo Federazioak urtero ematen duen Urrezko Ezkurra saria 5,31 metroko saltoarekin errekor berria ezartzeagatik.

Gora eta gora doa, beraz, atleta arrasatearra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak