Talentua sortu, erakarri eta errotzeko formakuntza bihar, Garaia parkean

Maialen Regueiro 2019ko eka. 17a, 10:02

'Employer branding and EPV Pitch' da formakuntzaren izenburua eta bihar, izango da Arrasateko Garaia parke teknologikoan, 09:00etatik 14:00ak bitartean. Helburua enpresaren marka indartzea izango da talentua erakartzeko, employer branding deritzona egitea, alegia. IESE-ko Mathieu Carenzo eta Marie Eouzan coach-ek gidatutako saioa izango da eta parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da.

Hiru zatiko formakuntza

Formakuntzako parte-hartzaileen aurkezpenak osatuko du lehen zatia. Izan ere, bakoitzak bere enpresa bost minututan aurkeztu beharko du. Bigarren zatian ikastaroa izango da, aurretik egindako lana ebaluatu eta irizpide berriak emango direlako. Gainera, bost minutuko elevator pitch bat egitea eskatuko da. Azkenik, hirugarren zatian Skype bidezko jarraipen saio bat eskainiko da. 

Izen-ematea

Formakuntza saio honetan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, Mª Jesus Idoetarekin jarri behar da harremanetan midoeta@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edota 943 11 39 58 telefonora deituta. Izan ere, gehienez hamabost enpresek parte hartu ahal izango dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak