Mondragon Unibertsitateko ikasleak laugarren, 11. Siemens prototipo lehiaketan

Maialen Regueiro 2019ko ekainaren 13a

MUko ikasleak saria jasotzen (Irudia: Siemens)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko, industria automatizazioa eta robotikako prestakuntza-zikloko ikasle talde batek hain zuzen ere, Madrileko Siemens prototipo lehiaketan hartu du parte eta laugarren postua eskuratu du. 

Asier Odriozola, Aitor Merino eta Imanol Areta izan dira lehiaketan parte hartu duten ikasleak, Asier Azurmendi tutorearekin batera. 4.0 Prentsa izeneko proiektua aurkeztu dute non, tamaina eta pisu handiko antzinako prentsa hidrauliko bat monitorizatu eta kontrolatu duten, batetik, 4.0 prentsa hidrauliko bihurtzeko eta bestetik, lehiakortasuna areagotzeko. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle talde honekin batera, estatuko 40 ikastetxe baino gehiagoko ikasleak aritu dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak