Juan Luis Merino: "Arrasateko testigantzak Servini epailearen esku daude jada"

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 13a, 17:13
Juan Luis Merino Maria Servini epaile argentinarrarekin.

Kereila argentinarraren harira Buenos Airesen egon da Arrasateko udaleko ordezkari gisa. Bederatzi eguneko egonaldia egin du bertan, eta Servini epailea edo Maiatzaren 25 mugimenduko ikurretako batzuk ezagutzeko aukera izan du. 

Espedizio zabala joan zarete Buenos Airesera?

CEACUA Espainia mailan frankismoaren krimenen inpunitatearen aurka lan egiten duen elkartea da, eta bertako delegazio baten baitan joan naiz, Arrasateko Udaleko ordezkari.

Zein izan da zure helburua?

Dakizun bezala, Arrasateko Udalak kereila kriminala jarri zuen frankismoaren krimenak ikertzeko. Epaileek hau bertan behera utzi ostean, bi errekurtso aurkeztu genituen: bata, Bergaran bertan, eta bestea, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Espainiako justizian izan duen ibilbidea zein den ikusita, argentinar bidea bakarrik geratzen zitzaigun. Hala, Arrasaten batutako testigantzak Servini epailearen esku daude jada.

Juan Luis Merino, Arrasateko testigantzak kereila argentinarrera batu direla frogatzen duen agiria eskuan duela.

 

Epailea pertsonalki ezagutzeko aukera izan duzu. Nolakoa da?

Bada, 82 urte izan arren, energiaz beteta dago, eta Arrasateko Udalak persona non grata izendatu duen Martin Villari kontu hartzeko gogo itzela duela esan dit. Figura oso errespetatua da bertan, eta segituan jabetu zaitezke horretaz. 

Zer gehiago egin duzue bertan?

Manifestazioetan parte hartu dugu, eta maiatzaren 25 mugimenduko ikur den Nora Cortiñas ere ezagutzeko aukera izan dugu. 

Juan Luis Merino eta delegazioko kideak, maiatzaren 25 plazan, Nora Cortiñas aktibistarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak