Ausolan elikagai-hondakinetan oinarritutako proiektu batean parte hartzen ari da

Maialen Regueiro 2019ko eka. 13a, 12:47

Ausolan elikagai-hondakinetan oinarritutako proiektu batean parte hartzen ari da, Gaiker, Basque Culinary Center, Eroski eta Isearekin batera. Proiektu honen helburua da, elikagai-hondakinak erabiliz, produktu berriak sortzea. 

Nutraceutical Omniun

Nutraceutical Omniun gisa izendatu dute proiektua eta asmoa da fruta, barazki edota arrain hondakinak erabiliz, elikadura produktu berriak sortzea. Izan ere, Ausolanek zakarreriaren aurka egiteko konpromisoa du eta proiektuak ideia horrekin egiten du bat. 

Proiektuaren prozesua

Proiektu honek hiru urteko iraupena izango du. Fruta, barazki edo arrainen zakarreria aukeratuko da eta baita horien sorkuntza ere. Horien osagai funtzionala aztertuko da eta horren araberako produktua sortuko da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak