'No entiendo a mamá' liburua aurkeztu du Sara Vitoria arrasatearrak

Sergio Azkarate Beitia 2019ko ekainaren 13a

Sara Vitoria, liburuarekin, aurkezpena bukatu ostean.

Kulturateko areto nagusia jendez gainezka zegoela aurkeztu zuen atzo, eguaztena, Sara Vitoria psikologoak No entiendo a mamá liburua. Familiakoak, lagunak, herritarrak eta Nafarroatik etorritakoak ere batu ziren.

Liburua aurkeztu ondoren, bertan dakarren ipuina kontatu zuen Vitoriak berak, eta, bukaeran, liburua erosi zuten han batu ziren denek, edo ia denek. Ilara luzea sortu zen; baita beste bat ere, egileak liburuak sina zitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak