Zapatuan irekiko ditu ateak Kiroldegiko igerilekuak

Gaztetxoak uretara jausteko gertu.

Ekainaren 15etik irailaren 15era arte erabilgarri egongo da Musakolako Kiroldegiko kanpoko igerilekua. Ordutegia aurreko urteetako berdina izango da: kiroldegiarena 09:00-21:00 eta igerilekuarena 10:00-20:30. Horrez gain, aisialdia eta zientzia bateratzeko urpeko arkeologia egiteko aukera izango da Kirol Sailaren eskutik.

Kirol Sailak zientzia-dibulgazioa helburu duen jarduera didaktiko eskainiko du uztailean. Uluburun: zure igerilekuan hondoratutako ontzia jardueraren bidez, urpeko arkeologiaren inguruko zientzia ezagutarazi nahi da.

Hasiera batean, monitoreen eskutik hainbat azalpen jasoko dituzte parte hartzaileek eta bigarren zati batean, urpetik pieza arkeologiko
desberdinak berreskuratuko dituzte haurrek eta piezak nola katalogatu eta bildu ikasiko dute, benetako arkeologoen lana irudikatuz. Jarduera hau Arrasate-n antolatu zen 2017an eta arrakasta handia izan zuen neska-mutikoen artean. 

Oraingo honetan, uztailaren 13an, 36 neska-mutikoentzako bi txanda eskainiko dira eta txanda bakoitzak 2 orduko iraupena edukiko du.

Ekainak 23 eta 24

Ekainaren 23an, San Juan bezpera dela eta, kiroldegia 19:00tan itxiko da eta kanpoko igerilekua berriz, 18:30tan. Horrez gain, San Juan egunez, ekainaren 24ean, kiroldegia itxita egongo da.