'Katearen loturak' elkartea sortu dute laguntza eske dabiltzan gurasoek

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 12a, 10:34

Gurasoen hitzetan oinarrituz Goiena Aldizkariak pasa den egubakoitzean argitaratutako artikulua.

Ustez lapurretak egin dituzten gazteen gurasoek izen hori jarri diote konponbideak aurkitzeko sortu duten elkarteari. Ohar bidez, eskerrak eman dituzte aurreko astetik hona atxikimendua adierazi dieten guztiei, eta elkartearekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa ere sortu dute: katearenloturak@gmail.com

Arrasateko Udalak Jose Luis Iñarra kalean duen lokal bat utzi die behin-behinean, batzarrak egin ahal izateko. 

Hona hemen Katearen Loturak elkarteak bidalitako oharra, bere osotasunean:

"Katearen loturak arazoak dituzten gurasoei laguntza emateko proiektua da, eta lanean hasteko gogoz gaude. Elkartearen partaideen aldetik, ostiral honetan prentsan agertu zen gure iritziaren proiekzioarekin eta helburuekin bat egin duten herritarrei eskerrak ematea nahiko genuke eta gure lan taldeko partaide izateko gonbidapena luzatu.

Adikzioen mundua, –bai drogen eraginarekin lotutakoa, edo ludopatia bezalako drogarik gabeko adikzioena– bailara honen gaur egungo errealitate gordin bat da. Arazo honi aurre egin ahal izateko denon energiak, ideiak eta indarrak bildu beharra daukagula jabetuta gaude: gurasoak, udalak , ikastetxeak , instituzioak… gizartea orokorrean; guztion artean koordinazioz beteriko lan integral bat eginik.

Drogak pertsonen askatasunaren kontrako kateak direlako, eta hauen aurka borrokatzeko  arlo guztietako katai zatiak ere batu eta lotu egin behar direlako; denon artean drogetatik aske bizi den gizarte bat lortzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak