Badator hileko hirugarren zapatuko azoka

Arrasateko Udalak antolatuta hilabeteko hirugarren zapatuan Arrasateko baserriko produktuen azoka egiten da Seber Altube plazan, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte.

Han, garaiko produktuak saltzen dituzte, gazta, ogia, eztia eta sasoiko barazkiak, besteak beste. Hala, bertako eta sasoiko produktuak eskuratzeko aparteko aukera dute herritarrek hilabete guztietan.