Fagor Arrasatek bere berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu bihartik aurrera, Mexikoko Expoacero azokan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 10a, 11:18

Bihar hasi eta eguenera bitartean izango da Mexikon, Expoacero azoka eta Fagor Arrasatek bere berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu bertan, xaflaren ebaketa, lauketa eta prozesatze maila, besteak beste. 121 standean erakutsiko ditu Fagor Arrasatek, "produktibitate altuan, ekipoen sendotasunean eta prozesatutako materialari emandako tratu bikainean" egindako soluzio pertsonalizatuak. 

Expoacero azoka

AIST Mexikok antolatzen duen azoka da Expoacero eta hiru egunez, ia 100 enpresek erakutsiko dituzte beraien produktu zein zerbitzuak. Azokaz gain, 20 hitzaldi eskainiko dira alor siderurgikoaren berrikuntzari buruzkoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak