151 ibilgailu klasiko, bailaran barrena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 9a, 17:11

Ibilgailu klasikoen topaketa egin dute Arruena parkean Goiena Classic Club taldeak antolatuta. 151 ibilgailu etorri dira: autoak eta motorrak kontuan hartuta. Denetariko "harribitxiak" ikusteko aukera egon da.

Topaketako antolatzaile Aitor Lopez pozik zegoen: bailarako, Gipuzkoako eta inguruko beste zenbait probintzietako 151 ibilgailu etorri dira Arruenan egin duten topaketara. Goiena Classic Club elkarteak antolatu du, aurten IV. aldiz.

Motorrak eta autoak egon dira ikusgai, "aurten ez da kamiorik etorri", nabarmendu du Lopezek. Seat 600, Volkswagen escarabajoak, Scord -ak, Land Roverrak... egon dira ikusgai. "Zaindutako ibilgailuak dira, mimo handiz gordetakoak, ondo garbitutakoak...", dio Lopezek.

30 urteko ibilgailuak

Ibilgailu klasiko izendapena izateko ibilgailuak 30 urte izan behar ditu; eta, esan behar da, ibilgailu horiek errepidean ibili ahal izateko moduan daudela; hau da, beharrezko aseguruarekin eta IAT txartelarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak