Ikasturte amaierako ikuskizuna eskaini dute Dragoi Gimnasia taldeko 140 gimnastek Uarkape frontoian. 5 eta 20 urteko kirolariak elkartu dira, ikasturtean zehar ikasitakoak herritarren aurrean eskaintzeko. Uztaiarekin, baloiarekin, bakarka... jauziak eta birak, denetarik egin dituzte gimnastek. Ikusleen txalo artean amaitu dute erakustaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.