"Izugarri ona izan da emanaldia", adierazi du antolatzaile taldeko La Furia musikari ezagunak; hala ere, "jende gutxi" joan zela nabarmendu du, eta "pena" izan zela hori.
Musikalki, maila handikoak
Gaztetxean egon zirenek giro polita jarri zutela gaineratu du, eta hip hop musikarien maila handia izan zela: "Rebeca ezagutzen nuen, eta banekien musikari aparta zela; baina, Somos Guerreras kolektiboa ez nuen ezagutzen", azaldu du La Furiak. Musikalki maila izugarria duten hip hop abeslariak direla nabarmendu du. Gaineratu du Rebecak Arrasaten ezagutzen zuela, eta "Arrasaten gustura" sentitzen dela.
Gaur, Gararen aldeko jaialdian abestuko du Somos Guerreras taldeak, Donostian.