Arrasaten kirol asko eta askotarikoak egiten direla ikusteko eguna

Txomin Madina Milikua 2019ko eka. 8a, 14:50

Arrasaten dauden 27 kirol taldetatik erdiak inguruk hartu du parte goizean egin duten Kirola Kalera Egunaren hirugarren aldian.

Herriko gune ezberdinetan, besteak beste txirrindularitza, borroka-arteak, boleibola, eskubaloia, pilota, errugbia, atletismoko hainbat modalitate eta xakea... ezagutzeko aukera izan dute herritarrek, eta zenbait kasutan, baita praktikatzekoa ere. Udaleko ordezkariak eta parte-hartzaileak gustura agertu dira hirugarren edizioak izandako erantzunarekin, eta denek azpimarratu dute ohikoak ez diren kirolak ezagutzeko aukera aparta dela gaurko eguna.

Erlazionatuak

Kirola Kalera Eguna Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2019 eka 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak