Arrasate Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartu dira Seber Altube eta Biteri artean. Askotariko ekintzak izan dituzte: puzgarriak, jolasak, zientzia tailerra, gozogintza...
Lehenengo, harrera egin diote Buztantxori eta irakasle eta ikasleek elkarrekin Makina bat taupada abestia abestu dute. Ondoren, erraldoi txikiak ibili dira kalejiran.
Etxeko txikienek Buztantxorekin argazkia egiteko aukera izan dute, horretarako propio prestatuko photocall-ean. Gainera, Arrasateko Herri Eskolako kamisetak saltzen ibili dira. Guraso elkarteko ordezkariek azaldu dute "eguraldia lagun" izan dutela eta jaia "giro onean" ospatu dutela.