Aramaioko Ibarrari Buelta Arrasatetik martxa klasiko bat bihurtu inguru mendizaleentzako. Bi urtetik behin egiten da orain, eta domeka honetan edizio berri bat egingo dute. Beti bezala martxa luzea eta laburra egongo dira aukeran, eta egunean bertan izena eman ahalko da. 07:00retan abiatuko da martxa Seber Altubetik, eta orain arte izena eman ez dutenek, pixka bat lehentxeago joan beharko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.