12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako eskaintza interesgarriak dakartza 'Udaixe'-k

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 7a, 10:34

Gazte bat Usakoko 'giltza'-tik salto egiten. Oñatikora urtegian

Honako sei ekintza hauek antolatu dituzte gazte txokoek uztailerako: Hi Selfie lehiaketa, argazkilaritza eta surf ikastaroak, espeleologia saioa Opakuan, Usakora irteera bizikletan eta inguru abentura Garaion. Uztailaren 16tik 19ra Gaztekonkis abentura egonaldia egingo dute Leixargaraten. 

Uztailaren 1etik 12ra ekintza ezberdinak gazteen eskura: 6 egun, 6 abentura. Prezioa: 30 euro (ekintza solteetan izena emateko aukera ere badago).

  • Uztailak 1, astelehena: Hi selfie! lehiaketa Arrasaten. Doan
  • Uztailak, 3, eguaztena: Argazkigintza ikastaroa Gaztegunean. Prezioa: 3 euro.
  • Uztailak 5, egubakoitza: Surf ikastaroa Zarautzen. Prezioa: 10 euro.
  • Uztailak 8, astelehena: Espeleologia saioa Opakuan. Prezioa: 15 euro.
  • Uztailak 10, eguaztena: Usakora irteera bizikletan. Prezioa: Doan.
  • Uztailak 12, egubakoitza: Inguru abentura Garaion. Prezioa: 15 euro.

 Se ekintza hauez gain, abenturaz jositakpo Gaztekonkis egonaldia ere antolatu dute Leixargaraten. Uztailaren 16tik 19ra izango da, beraz, hiru gau, lau egun, eta hamaika abentura izango dituzte abenturazaleek aurretik. Prezioa: 20 euro. Izena emateko zken eguna: ekainak 23.

Informazio zabalagoa eta izena emateko: on-line, Gazte Txokoetan (688684944), Gazte Bulegoan (943252065 / gaztebulegoa@arrasate.eus) edo Txatxilipurdin (943795446 / gazteak@txatxilipurdi.com).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak