Juan Luis Merino zinegotzi ohia, Maria Servini epailearekin Argentinan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 6a, 13:39

Hanbait erakunde memorialistetako kideak, Juan Luis Merino (Arrasateko zinegotzi ohia), besteak beste, Buenos Airesen daude Maria Servini epaileran aurrean frankismoan eraildako German Rodriguezi buruzko salaketa eta kereilak aurkezten. 

Kausa berri hau bultzada bat da argentinar kereila gisa ezagutzen denarentzat, gobernua eta epailetza trabak jartzen ibili direlako orain arte. Salaketa hauek, azken hamarkadetan kolektibo ezberdinek jarritakoei gehitzen zaie.

Hala, botere eta erakunde espainiarrek jarritako trabek erakusten dute ez dutela giza eskubideak aplikatzeko eta aitortzeko borondaterik eta garai hartan jasandako hilketa horiek ezin dutela zigor gabeko izan ezta alderatuak ere, helburua horrelakorik ez errepikatzea baita. Horregatik, argentinar kereilak martxan jarraitzea beharrezkoa da inpunitate honekin amaitzeko. 

Irailaren 9an, esate baterako, Rodolfo Martin Villa (ministro frankista ohia) izango da Serviniren aurrean jarriko dena. Villari zoritxarreko gertaera horien ardura izateagatik leporatu zioten. 

Juan Luis Merino dokumentuak ematen Arrasateko Udalaren ordezkari legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak