Kirola Kalera Eguna zapatuan, herriko taldeen jardunaren erakusleiho

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 6a, 11:18
Gaztetxoak xakean, Portaloian.

Kirola Kalera Eguna egingo dute zapatuan Arrasaten. Herriko kirol talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusleiho izan gura du egunak, eta horretarako, jarduera horiek kantxetatik edo berdeguneetatik atera eta herriko kaleetara ekarriko dituzte.

Egunak hainbat helburu garbi ditu: Arrasaten egiten diren kirol jarduerak herritarrei erakustea, herritarrei jarduera horiek probatzeko aukera ematea eta kirola bera kalera ateratzea. Eta horretarako, Arrasateko erdialdeko zazpi gune aukeratu dituzte:

  • Iturriotz kalea, Elizako pareta: (11:00-13:00) Pilota Elkartea: takoak jartzeko txokoa eta pilota partidak.
  • Herriko Plaza: (11:00-12:00). Errugbi Elkartea: Joko desberdinak. (12:00-13:00). Atletismo Elkartea: altuera saltoa, xabalina jaurtiketa…
  • Biteri Plaza: (10:30-13:00). Borroka kirolak. 10:30ean hasita Desoreka taldea (Judo). 11:45ean hasita: ABAE –Judo, Kempo,Aikido–. 11:00etan hasita SUDCen eskutik: Doke jokoa. 12:00etan hasita. Junpinga probatzeko aukera monitore baten laguntzarekin. 10:30etik 12:00etara: Dorletako Txirrindularitza Elkartea: Gimkana.
  • Jose Mari Arizmendiarreta Plaza: (11:00-12:00) Arizmendi K.E.: Boleibola. (12:00-13:00) Ointxe! elkartearen eskutik hirunako saskibaloi partiduak, hiruko jaurtiketen txapelketa…(10:30-11:30) Mondra Futbol Taldea: hirunako futbol partiduak, porterian punteria txapelketak... (11:30-12:30). Arrasate Eskubaloia: hirunako partiduak eta antzerako jarduerak burutzea. (12:30-13:30) Mondrate areto futbol taldearen eskutik: hirunako partiduak, penalti jaurtiketak...
  • Arano eta Garcia Maisu-Maistrak kalea: (11:00-12:30). Arrasate-Arlutz Xake Taldea: xake partidak antolatuko dituzte. 
  • Portaloia: (11:00-11:30). Sasoibide: ibilaldia burutu aurreko beroketa monitore baten gidaritzapean.
  • BAZ ingurua: (11:00-12:30). DYA: Lehen sorospenen hastapena emango dute.

Ekintza guztiak bukatzean, 13:30ak aldera, Kirola Kalera egunean parte hartu dutenen
artean otartekoa banatuko da Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak