Furgoneta batek istripua izan du Arrasateko saihesbidean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ekainaren 5a

Furgonetak istripua izan duen errepide tartea.

Ertzaintzak baieztatu duenez, 14:00ak inguruan izan du istripua furgoneta batek Gi-627 errepideko 35.800 puntu kilometrikoan, Eskoriatzara noranzkoan. Istripuaren ondorioz gidaria, 52 urteko gizonezkoa, Arrasateko ospitalera eraman dute. Zirkulazioan ere eragina izan du istripuak eta txandakako bidea ematen ibili da Ertzaintza. 16:45eak inguruan garabiarekin ibilgailua jaso eta bidea garbitzen amaitutakoan itzuli da errepidea normaltasunera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak