Debagoienean dominak utzi ditu Euskadiko kenpo txapelketak

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko eka. 2a, 13:24

Arrasateko Musakola kiroldegian jokatu dira gaur Euskadiko kenpo txapelketa ezberdinak. Arrasateko Ziorla Kenpo eta Eskoriatzako Atama taldeek hainbat domina lortu dituzte, modalitate ezberdinetan. Bihar, erreportaje berezia, 21:30ean eta 23:30ean, HARMAILATIK saioan.

Kenpoa izan da goizeko protagonista nagusia Arrasateko Musakola kiroldegian. Maila eta modalitate ezberdinetako hainbat proba egin dituzte borrokalariek, eta ikuskizun ederra eskaini dute kiroldegian batu diren ikusleen aurrean.

Erakustaldiak –katak eta armekin katak–, eta defentsa modalitateak –defentsa pertsonala– izan dira aurrenak, eta azkenik borrokak heldu dira. Konbateetan emozio azken borrokara arte egon da hainbat mailatan. Aipatu behar da, 80 kilo baino gehiagoko finalean, Atama Eskoriatzako taldeko David Sinisterrak borroka amaiturik gabe zegoela erretiratzea erabaki duela markagailuan 2-1 behetik zihoalarik.

Emaitzak:

KATA:

Kadete (mutilak):

1. Josu Maqueda (Atama Eskoriatza)

2. Ibon Arrieta

3. Mikel Osa

Kadete (neskak):

1. Lucia Merino (Washiken Irun)

2. Nahia De la Hoya

3. Ane Amunarriz

Gazteak:

1. Alan Leon (Honbu Oiartzun)

Senior:

1. Jose Luis Maqueda (Atama Eskoriatza)

2. Aritz Valderrama

3. Miguel Angel Sanchez

 

KOBUDO:

Kadeteak (neskak):

1. Maren Arrese (Atama Eskoriatza)

2. Elena Pais

3. Uxue Fernandez

Kadeteak (mutilak):

1. Josu Maqueda (Atama Eskoriatza)

2. Mikel Osa

3. Ibon Arrieta

Gazteak:

1. Alan Leon (Honbu Oiartzun)

Senior:

1. Aritz Valderrama (Honbu Oiartzun)

2. Lander Hernandez

3. Jose Carrero

 

GOSHIN:

Kadete (mixtoa):

1. Maren Arrese (Atama Eskoriatza)

2. Danel Azkuenaga

3. Mikel Elkoro

Senior:

1. Aritz Valderrama (Honbu Oiartzun)

2. Lander Hernandez

3. Miguel Angel Sanchez

 

KUMITE:

Kadete (neskak):

1. Nahia De la Hoya (Washiken Irun)

2. Elena Pais

3. Lucia Merino

Kadete (mutilak):

1. Josu Maqueda (Atama Eskoriatza)

2. Ekain Sagarna

3. Mikel Osa

Gazteak:

1. Alan Leon (Honbu Oiartzun)

Senior -70kg:

1. Lander Hernandez (Honbu Oiartzun)

2. Aritz Valderrama

3. Miguel Angel Sanchez

Senior -80kg:

1. Unai Garitano (Bushido Legazpi)

2. Jose Luis Maqueda

3. Jose Carrero

Senior +80kg:

1. Ivan Velasco (Washiken Irun)

2. David Sinisterra

3. Alberto Narro

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak