Euskadiko kenpo txapelketa, Musakolan

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 31a, 17:44

Domekan 100 borrokalari inguru batuko dira Musakolan, eta kenpoko modalitate ezberdinetan jardungo dute: katak, armekin katak, defentsa pertsonala eta konbateak. Borrokaldiak puntura egingo dituzte, inork minik ez hartzeko.

Domekan, Euskadiko hamalau kenpo eskolatako ikasleak batuko dira Musakolako kantxan: "Guztira, 100 borrokalari inguru espero ditugu, baina buruz nabil. Adin ezberdinetakoak izango dira, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta modalitate ezberdinetan jardungo dute. "Katak, armekin katak, defentsa pertsonala eta konbateak egingo dituzte", dio Iker Letonak. Txapelketa antolatzeko ardura Ziorla Kenpo taldeak izango du: "Kenpoa defentsa pertsonalean oinarrituriko borroka artea da. Pedro Martinek ekarri zuen gure bailarara 1999an eta ordutik eskola bat baino gehiago dugu bailaran. Arrasaten gurea dago, Ziorla Kenpo taldea, eta Eskoriatzan beste talde bat dago, Atama Kenpo taldea".

Domekako borrokaldiak puntura egingo dituzte, baina Letonak ez du baztertzen etorkizun hurbilean kontaktuzko kenpoarekin ere lanean hastea: "Pare bat urtean horrekin hasiko gara lanean klubean".

Borroka arteak baino gehiago 

Letonak nabarmendu du kenpoa borroka artea baino gehiago dela: "Jendeak uste du borroka arteak kolpe pila bat direla, baina hori baino asko ere gehiago da. Bizitza filosofia bat da kenpoa, eta domekakoa moduko txapelketak kenpoaren alor txiki bat besterik ez da. Jendea animatu nahiko nuke domekan Musakolara gerturatzeko, borroka arte honen berri gehiago jakiteko aukera paregabea izango dutelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak