2019/06/28 22:30

Musika

Arrasate Musikaleko Big Band

Arrasate Musikaleko Big Band
Monterron parkea, Arrasate

Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan, eta pare bat urte pasatu ondoren
zuzendari dugu Zigor Martinez bergararra. Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasle eta irakasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Formazio honek lau tronboi, lau tronpeta, bost saxo, piano, gitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioa oso zabala da, blues, jazz, latin, bossa, funk, rock .... estiloak lantzen ditu. Taldeak hiru disko grabatu ditu, lehena Elgetako Espaloian 2005ean, bigarrena 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan. Kontzertuak eman ditu Euskal Herri osoan, Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Gatzaga, Donostia, Amurrio.... baita estatuan ere, Errioxan, Bartzelonan, eta Munichen ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak