Espainiar Estatuko herri aberatsenen artean, Arrasate hamahirugarren postuan dago

Maialen Regueiro 2019ko mai. 29a, 17:47

Estatistikako Institutu Nazionalak espainiar Estatuko herri aberatsenen zerrenda argitaratu du gaur, eta Arrasate, hamahirugarren postuan dago, 16.385 eurorekin. Zifra horrek esan nahi du, familia arrasatear batek batez beste, per capita erreta hori izaten duela urtean. Zerrenda hau proiektu europear baten emaitza da, non estatuko 405 herri eta 20.000 herritarren egoerak aztertu diren. 

 

EAEko emaitzak

Euskal Autonomia Erkidegora etorrita, espainiar Estatuko 50 herri aberatsenen artean, hamabi euskaldunak dira eta Getxo lehen postuan dago. Hemen, zerrenda:

  • 6. postua: Getxo (18.599 eurorekin) 
  • 10. postua: Donostia (17.203 eurorekin)
  • 11. postua: Gasteiz (16.848 eurorekin)
  • 13. postua: Arrasate (16.385 eurorekin)
  • 18. postua: Zarautz (15.456 eurorekin)
  • 23. postua: Durango (15.145 eurorekin)
  • 24. postua: Eibar (15.101 eurorekin)
  • 25. postua: Bilbo (14.870 eurorekin)
  • 26. postua: Leioa (14.575 eurorekin)
  • 27. postua: Galdakao (14.532 eurorekin)
  • 39. postua: Hernani (13.451 eurorekin)
  • 46. postua: Portugalete (13.216 eurorekin)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak