Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak erreka garbiketa antolatu du zapaturako

Xabi Gorostidi 2019ko maiatzaren 28a

2015ean Arrasaten egindako erreka garbiketa bat.

Aurrekotan bezala auzolanean egin nahi dute garbiketa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte; eskolakoak izan, edo ez. 10:00 egin dute hitzordua, Euskararen Plazan; udaltzaingoaren bulego ondoko plazatxoan, hain zuzen. Eskularruak eta katiuskak eramateko gomendatu dute, eta parte hartzen dutenentzako luntxa egingo dute 12:30ean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak