Erdigunea
Erdigunean EAJ izan da garaile, baina 2015ean baino alde txikiagoarekin. Duela lau urte 52 boto atera zizkion EH Bilduri, eta oraingoan, 10 botokoa izan da aldea. Aipagarria ere, parte hartzeak izan duen gorakada hautesleku honetan –%12,9koa–; 2015ean 4.201 lagunek eman zuten botoa, eta atzokoan, aldiz, 4.744 boto emailek.
EAJ | 1.989 (+307) |
EH Bildu | 1.979 (+349) |
PSE-EE | 323 (+76) |
Elkarrekin Podemos | 274 (-264) |
PP | 76 (-28) |
Arrasate Aurrera! | 103 (+103) |
Musakola
Sei hauteslekuetatik hau izan da EH Bildu gailendu den bakarra. 18 botoko aldea atera dio EAJri –duela lau urte baino zortzi gehiago– eta auzoko parte hartzeak %6,6 egin du gora.
EAJ | 502 (+85) |
EH Bildu | 520 (+93) |
PSE-EE | 158 (-15) |
Elkarrekin Podemos | 118 (-104) |
PP | 25 (-7) |
Arrasate Aurrera! | 32 (+32) |
Santamaina
Santamainan alderdi sozialista izan da botatuena, nahiz eta EAJk aldea murriztu dion –12 botura geratu dira–. EH Bildu hirugarren botatuena izatera pasa da, Elkarrekin Podemosen beherakada nabarmenaren ostean. Alderdi Popularrak auzo honetan izan du proportzionalki beherakadarik handiena. Aipatzea, parte hartzeak behera egin duen auzo bakarra izan dela Santamaina; %1,4 egin du behera.
EAJ | 264 (+85) |
EH Bildu | 197 (+93) |
PSE-EE | 276 (+3) |
Elkarrekin Podemos | 165 (-142) |
PP | 37 (-27) |
Arrasate Aurrera! | 18 (+18) |
San Andres
Etxaluzeko hauteslekuan EAJk lehen indar bezala errepikatu du, eta funtsezkoa izan da jeltzaleen garaipenerako, bertan atera baitiote EH Bilduri alderik handiena –162 boto, 2015ean baino 14 boto gehiago–. Hala eta guztiz ere, EH Bilduk boto igoera izan du –proportzionalki handiena–, sozialistek behera egin dute eta Elkarrekin Podemosek lortu dituen botoak baino gehiago galdu ditu. Aipatzea ere, Arrasate Aurrera!-k hemen lortu duela proportzioan boto gehien.
EAJ | 530 (+73) |
EH Bildu | 368 (+59) |
PSE-EE | 229 (-46) |
Elkarrekin Podemos | 93 (-95) |
PP | 50 (-31) |
Arrasate Aurrera! | 61 (+61) |
Erguin-Uribarri
EAJ izan da garaile, eta auzo hau ere garrantzitsua izan da alkatetza mantentzeko, EH Bilduri 100 bototik gora atera baitizkiote –133, konkretuki–. EH Bilduk ez du emaitza txarra lortu 159 boto gehiagorekin, eta sozialistek ere gora egitea lortu dute –24 boto–. Txanponaren beste aldean Elkarrekin Podemos, hemen ere lortutakoak baino boto gehiago galdu baitituzte.
EAJ | 1.068 (+171) |
EH Bildu |
935 (+159) |
PSE-EE | 369 (+24) |
Elkarrekin Podemos | 222 (-267) |
PP | 60 (-28) |
Arrasate Aurrera! | 51 (51) |
Baserri-auzoak
Baserri auzoak izan dira proportzioan parte hartze gorakada handiena izan dutenak –%17– eta hemen ere EAJ izan da alderdi botatuena. EAJk eta EH Bilduk gora egin dute, PSE-EE bere horretan mantendu da, eta PP izan da proportzioan beherakada handiena izan duena.
EAJ | 121 (+26) |
EH Bildu | 104 (+24) |
PSE-EE | 8 (-) |
Elkarrekin Podemos | 8 (-7) |
PP | 5 (-11) |
Arrasate Aurrera! | 6 (+6) |